TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Kaleratze data: 2015eko apirila
Puka, erleak eta traktorea
Egun-pasa doa Puka bere familiarekin. Aitona-amonen baserrira doaz, ondo jan eta hobeto pasatzeko asmoarekin,
baina burugabe samarrak dira denak ere, arriskuez ohartzen ez direnak, eta Pukak, bere usaimenari
esker, bataren eta bestearen atzetik ibili behar, gizaki arraio horiek deskalabrurik ez izateko.
Txakur baten ikuspegitik idatzi du Jokin Mitxelenak bere estreinaldiko liburu hau: istorio alai eta eder bat,
naturaren kolorez eta usainez betea: erleak, traktoreak, belarra, intxaurrak, txokolatea, erregaliza...