TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Gerra lazagarri bat lehertu zen 1914ko udan, Europan. Lehen Mundu Gerra izenez ezaguna, 1918ko azaro
arte, milioika lagunen heriotza eragin zuen sarraskia bizi izan zuten milaka euskaldunek ere, frantses hiritartasuna
izanik, gerrara deitu zituztelako.
Ia mende erdia iraun zuten tentsioen ondorioa izan zen gerra hura, Europako estatu nagusietan nazio sentimentua
eraikitzen ari ziren garaiaren bukaeran. Frantziako Errepublikak indar handia egin zuen, 1870eko
porrotetik landa, frantses izaera errotzeko herritarren baitan eta batasun nazional bat sortzeko. Garai hartan
egin zuten indar handia Euskal Herria eta gainerako herri gutxituak frantsesteko.