Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

KILIMAK 1  (6-7 URTE)
Título:
KILIMAK 1 (6-7 URTE). KOADERNO JOSTAGARRIA
Subtítulo:
Autor:
 
Editorial:
IKASELKAR
Año de edición:
2024
Materia
INFANTIL Y JUVENIL
ISBN:
978-84-18978-51-7
Páginas:
88
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
13,50 € Comprar

Sinopsis

Kilimak 6-7 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizartearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta.
Koadernoa sei ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako sei gaiak:
1- Abordatzera! (Piratak)
2- Badator zirkua! (Zirkua)
3- Izaki magikoak (Mitologia)
4- Urtaroak
5- Gurpil gainean (Ibilgailuak)
6- Jolas-molas.
Atal horietako bakoitzean misterioak argitu eta erronkak gainditu beharko ditu irakurleak, orrialdeetan aurkituko dituen pisten laguntzarekin. Tartean, euskaraz jolasteko esaerak, zotz egiteko formulak eta kantuak daude, hainbat eskulan egiteko, eta liburu gomendio batzuk, amaitzeko. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko: abestiak, eskulanak egiteko jarraibideak eta abar aurkitu daitezke bertan.
Misterioak argitzea lortuz gero, sariak aurkituko ditu irakurleak koadernoaren amaieran: mozteko eta margotzeko txantiloiak, eskulanak… Erantzunak ere koadernoaren amaieran daude.